Saltar al contenido

AMCESFIri buruz

Finantza Egonkortasuneko Kontseiluaren Makrozuhurtziazko Agintaritza (AMCESFI) Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioko titularrari atxikitako kide anitzeko organoa da eta Ministerioko eta Espainiako finantza sistemaren zuhurtziazko arautze eta gainbegiratze erantzukizun sektorialak dituzten hiru agintaritza nagusien goi mailako ordezkariek osatzen dute: Banco de España, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala (CNMV) eta (Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioko) Seguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusia.

AMCESFIren egitura Kontseilu baten eta Finantza Egonkortasuneko Batzorde Tekniko (CTEF) baten inguruan antolatuta dago. CTEFak gaien prestaketa lanak burutzen ditu, ondoren Kontseiluak gai horien inguruko hausnarketa burutu eta erabakiak hartu ahal izateko. Kontseilua urtean bitan biltzen da gutxienez eta CTEFa, aldiz, hiruhilekoan behin gutxienez. AMCESFIren presidentzia eta idazkaritza eginkizunak erantzukizun partekatua dira, Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioko (Kontseilua) eta Banco de Españaren (CTEF) artean.

AMCESFIk benetako ekonomian ondorio kaltegarriak izan ditzaketen arrisku sistemikoko faktoreak modu erregularrean identifikatu, jarraitu eta aztertzeko ardura du. Esleituta dituen ahalmenen artean, AMCESFIk ohartarazpenak eta gomendioak eman eta argitaratzeko gaitasuna du finantza egonkortasunean eragina izan dezaketen gaien inguruan, bai eta aldez aurretik agintaritza sektorialek AMCESFIri jakinarazitako makrozuhurtziazko politika neurrien proposamenen inguruko iritziak ere. AMCESFIren gardentasun eta kontuak emateko betebeharren barne, urtean behin txosten bat aurkeztu behar du Diputatuen Kongresuaren aurrean.

AMCESFIren sorrerarekin, 2019ko martxoan indarrean sartu zena, Espainiak bete egin zuen JERS/2011/3 GomendioaAbre en nueva ventana, agintaritza nazionalen makrozuhurtziazko mandatuaren ingurukoa. Bertan, Europar Batasuneko estatuei gomendatzen zaie finantza sistema osoaren makrozuhurtziazko zaintzarako agintaritza erantzuleAbre en nueva ventana bat sortzeko.

Enlaces legislativos de interés

102/2019 Errege Dekretua Abre en nueva ventana

102/2019 Errege Dekretua, martxoaren 1ekoa, Finantza Egonkortasuneko Kontseiluaren Makrozuhurtziazko Agintaritza sortzen duena.

Real Decreto-ley 22/2018 Abre en nueva ventana

de 14 de diciembre, por el que se establecen herramientas macroprudenciales.

Enlaces institucionales de interés