Saltar al contenido

Legezko oharra

Emandako eduki eta zerbitzuen inguruko erantzukizun salbuespena

Idazki honen bitartez AMCESFI erakundeak ezagutzera ematen du indarrean dagoen legerian aurreikusitako informazioa, bai eta informazio ondorioetarako soilik diren bestelako edukiak ere. Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioak, Banco de Españak eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (CNMV) informazio honen kalitatea eta eguneraketa mantentzeko konpromisoa hartu dute, eta baita akats teknikoen ondoriozko errore posibleak saihestu edo ahal den neurrian murrizteko konpromisoa ere. Hala ere, ez dute bermatzen zerbitzu hau ez dela inoiz etengo edo ez dela akats horien eraginpean egongo.

Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioak, Banco de Españak eta CNMVak ez dira erantzule izango AMCESFIk argitaratutako informaziora burututako sarbideen edo informazio horri emandako erabileraren ildotik, ez eta bide horretatik jakinarazitako informazioan oinarrituta hartutako erabakiek eragindako kalte edo galeren kasuan ere, edo webgune honen edo kanpo konexioko beste baten erabileraren ondoriozko arazoen kasuan, edo webgune honetara sartu izanagatik edo bertan ageri diren programak edo fitxategiak deskargatzeagatik erabiltzailearen software edo hardwareak sufritutako kalteen kasuan. Halaber, ez dira erantzule izango errore edo zehaztasun falta posibleen aurrean eta ohartarazi egiten da, desadostasun kasuan, jatorrizko argitalpenekoa izango dela baliozko informazioa. Azkenik, ez dute inolako erantzukizunik onartzen beste webguneetarako esteka eta erreferentzien kasuan, ez eta hirugarrenek hedatutako eta iturri gisa aipatzen dituzten informazioen kasuan ere.

web www.amcesfi.es webguneko erabiltzaileek, bertara sartzean, klausula hau onartuko dute eta haren edukiarekin ados daudela ulertuko da.

www.amcesfi.es webguneko edukien jabetza intelektuala

Webgune honetako orrialde guztietarako: Copyright © Ministerio de Economía, Comercio y Empresa - Banco de España – Comisión Nacional del Mercado de Valores, Madrid, España. Eskubide guztiak erreserbatuta. www.amcesfi.es web domeinua Banco de Españak kudeatzen du.

www.amcesfi.es webgunea osatzen duten eta haren bidez ezagutzera ematen diren testu, logotipo, argazki eta elementu grafiko guztiak, bai eta hauen aurkezpen forma ere, Gai Ekonomikoetako eta Eraldaketa Digitaleko Ministerioaren eta/edo Banco de Españaren eta/edo CNMVaren titulartasun esklusibokoak dira, eta erakunde hauei dagozkie horien gaineko ustiaketa eskubide guztiak, zuzenki edo hirugarrenekin izenpetutako akordioen bidez. Oro har, Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioak, Banco de Españak eta CNMVak ez dute inolako erabilera lizentzia edo baimenik ematen euren jabetza industrial edo intelektualeko eskubideen gainean edo webgune honekin lotutako beste edozein jabetza edo eskubideren gainean, idatziz berariaz beste modu batera adostu bada salbu, eta webgune honetan argitaratzen den eta jarraian deskribatu den informazioaren erabilera baldintzak edozein momentutan aldatu edo mugatzeko eskubidea izango dute:

www.amcesfi.es webguneko erabiltzaileek libreki erabili ahalko dute bertan eskuratutako informazioa helburu pribatuetarako, baita tokiko memorian (RAM) edo aldi baterako biltegiratze gailuetan kopiak burutzeko ere. Erabilera pribatuko kontsultak besterik ez diren gainerako informazioaren erabilera kasuetan, erabilera hori baimenduta egongo da soilik jarraian adierazitako baldintzak errespetatu eta betetzen badira:

  • Webgune honetan ezagutzera emandako informazioaren banaketa edo erreprodukzioa modu fidelean burutu behar da, edukiak aldatu edo manipulatu gabe eta kasu guztietan iturri gisa aipatu beharko da Finantza Egonkortasuneko Kontseiluaren Makrozuhurtziazko Agintaritza (“AMCESFI”).
  • Informazioa saldu edo doakoak ez diren bitartekoen bidez lagako diren dokumentuetan sartzen bada, informazioa edozein euskarritan argitaratu edo hedatzen duen pertsona fisiko edo juridikoak saltzaile eta/edo lagapen hartzaileei jakinaraziko die informazioa doan eskura daitekeela www.amcesfi.es webgunean, bai edozein harpidetza edo prezio ordaindu aurretik, eta baita webgune honetatik hartutako informazioa pertsona horien eskura jartzen duten bakoitzean ere.
  • www.amcesfi.es webgunean eskuratutako informazioa erabiltzaileak ezagutzera emango dituen kalkuluak burutzeko erabili ahalko da, betiere, kalkulu horiek hedatzean, AMCESFI iturria erabili dela adierazten bada.
  • Webgune batetik www.amcesfi.es webgunerako edo bertako orrialdeetarako estekak egotekotan, dagozkion orrialdeak leiho independente batean ireki beharko dira eta pantailako elementu bakarra izan beharko dira (esaterako, ezingo dira bistaratu beste webgune baten esparru barruan).

Erabiltzaileek webgune hau eta haren zerbitzuak adierazitako baldintzen arabera erabiltzeko konpromisoa hartzen dute, eta Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioak, Banco de Españak eta CNMVak euren eskura izango dituzte baldintza hauek ez betetzearen ondoriozko orotariko erantzukizunak eskatzeko dagozkien legezko egintza guztiak.